COVID19aren pandemiaren eraginez jarritako neurri murriztaile gehienak bertan behera uzten dituen dekretua indarrean sartuko da bihar. Urte eta erdi pasatxo da COVID19a gurera iritsi zela. Etxeratze agindua etorri zen lehendabizi, neurri murriztaile ezberdinak ondoren. Atzo jakinarazi zutenez, ostegun honetan, urriaren 7an bertan behera geratuko dira neurri horietako gehienak.
Hauek izango dira indarrrean jarraituko duten hiru neurri nagusiak:
- Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan % 80eko mugari eutsiko dio EAEk.
- Maskara erabili beharrak barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean.
- Ekitaldietan jateko eta edateko debekua, barrualdeetan zein kanpoaldeetan.
Ondorioz, tabernetako barran kontsumitzeko aukera izango dute bezeroek, eta ez da aforo mugarik izango ostalaritza, merkataritza eta kultura ekitaldietan, aipatutako kasuan salbu.
Neurri batzuk mantendu egingo dira. Esaterako, “indarrean jarraituko du maskara erabili beharrak barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean”.
Euskadin osasun-larrialdiko egoera desaktibatuta, desegin egin da Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendaritzan eta koordinazioan Lehendakariari laguntzeko izendatutako Aholku Batzordea, LABI.