'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena, berriz ere martxan

Datorren asteazkenean, hilaren 13an jarriko da martxan 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena. Urrian eguraldia lagun izan daitekela aprobetxatuz, Elizpe jubilatu elkartekoek berriro ere martxan jarriko dituzte ibilaldiak. Urriaren 13rako, 20rako eta 27rako finkatu dituzte hitzorduak.  Parte hartu nahi izenaz gero, Elizpe jubilatu elkartean edo Zizurkilgo udal-bulegoetan eman behar da izena.

10:00etan emango zaio hasiera ibilbideari eta hiru taldetan banatuta egingo da. Burrusti baserriraino iritsiko da talde bat, Martxetaundira beste talde bat, eta Asteasuraino beste batzuk.

12:00etan, Joxe Arregi plazan elkartuko dira parte-hartzaile guztiak, hamaiketakoa egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.