Urriarekin batera, eta Udalak antolatutako ikastaroak martxan jartzeko garaia ere iritsi da.
Honakoak izango dira martxan jarriko diren ikastaroak:
Iriarte kultur etxean:
- Memoria tailerra. Astearteetan, 18:30-20:00.
- Helduentzako gimnasia.Astelehen eta asteazkenetan, 11:45-12:45.
- Emakumeen zirkulua. Ostiraletan, 18:00-19:30.
Atxulondon:
- Umeen antzerkia. Ostiraletan , 18:30-20:00.
- Dancehall. Asteazkenetan, 19:40-20:40.
- Forman jar zaitez. Astelehen eta ostiraletan, 17:55-18:55.
- Zumba. Asteazken eta ostiraletan, 19:30-20:30
- Patchwork. Asteazkenetan, 18:00-20:00
- Yoga. Astelehen eta asteazkenetan. 18:30-20:00
- Pilates. Bi maila ezberdinetako saioak antolatu dituzte.
Aurtengo ikasturtean bertan behera geratu dira honako ikastaro hauek: Ingeleseko mintzapraktika, eskulanak eta dantza modernoa.
Bestalde, joskintzako ikastaro laburrean izena emateko aukera oraindik ere zabalik dago. Horretarako, Udal bulegoetara gerturatu beharko da edota 943 69 10 12 telefono zenbakira deitu (4 luzapena).