Mintzapoza tonbola, asteazkenean

Asteazkenean, irailaren 29an, MINTZAPOZA TONBOLA jarriko da Joxe Arregi plazan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Mintzalagun proiektua zer den jakinaraziko da bertan, herrian talde batzuk badaudela adieraziko da eta euskaldun zahar zein berriak proiektuan parte hartzera animatuko dira. Gainera, izena eman nahi duenak aukera izango du horretarako. Gurutzegrama bat emango zaie mahaira gerturatzen diren guztiei, eta betetzen duten guztiei boleto bat emango zaie, doan. 70 sari banatuko dira, batzuk oso potoloak, gainera: 2 lagunentzako gaua nekazalturismo batean, poltsak, kantinplorak...

Asteazkenean, beraz, 19:00etatik 20:00etara, hitzordua dugu Joxe Arregi plazan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.