Datozen egunetan ez da erabilgarri egongo Danena atzeko aparkalekua. Pausoka Entertainment ekoiztetxea 'Irabazi arte' izeneko telesailerako grabaketa lanak egiten ari da eta aparkalekua beharko dute lan horiek egin ahal izateko. ETBn eskainiko dute telesail berria eta Danena futbol zelaian grabatuko dituzte hainbat eszena. Dagoeneko hasi dira grabaketarako prestaketa lanak egiten.
Aurreikusten dutenez, abuztuaren 13ra arte egongo da itxita aparkalekua.