Martxan da, berriz ere, Pausoka ekimena

Elizpe Jubilatuen elkarteak bideratzen du Pausoka ekimena. Elkarrekin, kontu batzuk esanez, paseotxoa emateko aukera eskaintzen die ekimenak jubilatuei. Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten, baina gaur abiarazi dute berriz ere. Goizeko 10:00etan elkartu dira Joxe Arregi plazan eta bertatik abiatu dira Asteasu aldera. Hiru taldetxotan egin dute ibilalditxoa eta bakoitzak aukeratu ahal izan du zenbateko bidea egin. Asteasuraino joan dira batzuk,  Martxetaundi baserriraino beste batzuk, eta ibilaldi laburragoa egin du beste talde batek.

Gaurkoan, gainera, Euskadi Irratiko esatari bat izan dute bidelagun. Pausoka ekimenaren berri emateaz gain, parte-hartzaileekin solasean aritu da Oihane Egurtza kazetaria.

Eguerdi aldera, Joxe Arregi plazan elkartu da ekimenean parte hartu duen talde osoa eta Pasus tabernara gerturatu dira, hamaiketakoa eginez indarrak berritzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.