Euskararen Eguna

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Zizurkilen, herriko hiru ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista nagusiak. Txanda ezberdinetan, Joxe Arregi plazara gerturatu dira, EUSKARALDIA!!! hitza osatu arte. Pedro Mari Otaño eskolako kideak izan dira gerturatzen lehenak, eta txukun jarri dituzte eurek landutako hizkiak. Zubimusu ikastolako ikasleena izan da hurrengo txanda, eta haiek ere zegokien tokian jarri dituzte euren hizkiak. San Millan eskolako ikasleek ekarritako hizkiekin osatu dute Euskaraldia!!! hitza. oxe Arregi plazaren paretik pasatzen den orok ikusi ahal izango du herriko ikasleek elkarlanean egindako lana.

Euskarari lotuta, bihar ere izango da zertaz gozaturik. Euskaraldiaren azken eguna izango da biharkoa, eta hori gogoan, amaiera ekitaldia egingo dute Joxe Arregi plazan, 19:00etan hasita. Euskaraldian parte hartu duten Zizurkilgo entitateek mirkofonoa hartu, eta euskarak sortzen dizkien zirrarak aipatuko dituzte.

Larunbatean berriz, Koplariak Koplari hitzaldi musikatua izango da gozagarri, Arantzazuko Amaren elizan. Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran dira ekitaldiko protagonista eta bertaratu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.