Sahararen aldeko Tolosaldeko karabana solidarioak geldialdia egingo du larunbat honetan Zizurkilen. Saharako kanpamentuetara bidaltzeko material ezberdina bilduko dute, Joxe Arregi plazan jarri dute hitzordua, 10:00etatik 13: 00etara. Zizurkil Udalak bat egin du deialdiarekin, eta herritarrei gonbita luzatu die larunbat honetan plazara gerturatu, eta musukoak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak, haur eta helduentzako pardelak edota eskolarako materiala eraman ditzaten.
Alarma egoera dela eta, aurten ez da Saharako haurrik etorri Euskal Herrira, eta haien egoera pixka bat samurtzeko asmoz egingo dute bilketa. Tolosaldean barrena ibili ondoren, Zizurkilen egingo du geldialdia Karabana solidarioak, urriaren 10ean, 10:00etatik 13:00etara.