Liburutegiko langileak negatibo eman du egin dizkioten bi probetan, eta, hori dela eta, udal-bulegoak normal funtzionatzen hasi dira berriro. Hori dela eta, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango aurretiazko hitzordua hartzea.
Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira zabalik udal-bulegoak.
Ohiko funtzionamendura itzuli garen arren, arduraz jokatzeko eta dagozkion segurtasun-neurri guztiak kontuan hartzeko deia egiten da Udaletik.