Aurten ez da San Juan surik izango herriko plazetan

Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak erabaki dute ohiko festa ekimenik ez egitea

Konfinamendutik irteteten ari garenean dator San Juan bezpera. Gau ederra askorentzat, aurten, beste modu batera ospatu beharko dena. Izan ere, osasun gomendio nagusia jende pilaketak saihestea izanik, Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak ez dute bideragarri ikusi herrigunean nahiz Elbarrenan San Juan sua piztu eta ohiko dantzak egitea. “Udan zehar, ahal bada, pixkanaka hasiko gara ekimenak egiten, baina beti ere segurtasun eta distantzia neurriak errespetatuz. Ez dugu lasterka egin nahi, egiten den hori ondo egin baizik”, azaldu du Maite Amenabar kultur zinegotziak.

Udalak deia egiten die herritarrei San Juan bezpera arduraz gozatzera.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.