Zenbait kirol-eremu ireki dira hirugarren fasean

Besteak beste, Herriguneko Zimiterioa, Ugare auzoko multikantxa, Herriguneko saskibaloi-kantxa, Ugare auzoko adinekoentzako kirol-gunea eta umeen parkeak ireki dira, ekainaren 8tik aurrera.

Beti ere, segurtasun-neurriak errespetatzeko gomendioa eman du Zizurkilgo Udalak: jende-pilaketak saihestea, 2 metroko distantzia uztea, eta, ezinezkoa den kasuetan, 6 urtetik gorakoek musukoak erabiltzea. Oharrak ipini ditu gune horietan, jendeak kontuan izateko bete beharreko neurriak.

Aire librean, orain arte bezala, plaza inguruen eta jende gehien ibili ohi den guneen desinfekzio lanekin jarraituko da, eta astelehen goizetan itxi egingo dira goian aipatutako kirol eremuak eta haur parkeak. Egun horretan goitik beherako garbiketa egingo zaie. “Lehen ere esan izan dugun moduan, Covid 19aren pandemiari ahal den ondoen erantzutea da aurtengo gure helburu nagusia, eta horretarako garbiketa funtsezkoa da” azaldu du Iker Urruzola alkateak.

Horrez gain, Udalak desinfekziorako hiru makina erosi ditu espazio itxietan erabiltzeko.

Hirugarren fasean sartuta, eta jendearen joan etorria areagotuko denez, garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo ditu Zizurkilgo Udalak. Egunero desinfektatuko dira liburutegia, udaletxea, udal bulegoak eta udaltzainen bulegoa. Beste eraikinak erabiltzen hasi ahala, horien garbiketa ere areagotuko da. Espazio itxietan birusari aurre egiteko, desinfekziorako 3 makina eskuratu ditu Udalak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.