Konfinamenduaren irteeran, modu berrian bada ere, zerbitzuak pixkanaka berrezartzen ari dira. Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak.
Liburutegi mailegua egiteaz gain, ikasleen ikasteko txokoa ere irekita egongo da segurtasun neurriekin. Arauak gogoratzeko taula argigarri bat prestatu dute liburutegiko arduradunek.
Errealitate berrira egokituz, segurtasunez, erabil dezagula liburutegia.