Udaleku irekiak direla eta,EUDELetik jasotako udarako gomendioen artean, herrietan antolatzen diren Udaleku irekiak bertan behera uzteko gomendioa iritsi zaigu Udalera, osasun agintarien txostenetan oinarrituta.
Covid-19a dela eta sorturiko egoerak ez du bermerik ematen, behar diren neurriak bete eta udalekuak antolatzeko. Beraz, Zizurkilgo Udalak udalekuen antolaketa lanak bertan behera uztea erabaki du.
Egoera aldatuko balitz, eta momenturen batean osasun arduradunen gomendioak desberdinak izango balira, Udalak berriz ere udalekuak antolatzearen aukera aztertuko luke. Guztion, eta bereziki gure umeen osasunaren alde erabaki zentzudunena dela uste dugu.