Euskara Merkataritza

Merkataritzak herritarren eguneroko bizitzan duen garrantzia eta alor horretan euskararen erabilera normalizatzeak euskararen etorkizunean duen eragina kontuan hartuta alor honekin hasi da lanean Zizurkilgo Udala.

Lehenik eta behin inkesta bat egin da egoeraren berri izateko eta ondoren Udalak eskaintzak luzatu dizkie merkatariei; hizkuntza aholkularitza eta itzulpen zerbitzua, materiala, errotulua euskaraz jartzeagatik dirulaguntza eta euskarazko ikastaroetara joateko dirulaguntza.

2008ko apirilean, eta eskaerak bideratzea errazteko helburuz, idatzizko materiala euskaraz eskatzeko katalogoa argitaratu du Euskara Sailak. Katalogoarekin batera eskaera orri normalizatua banatu da eta “Jatetxeak eta Tabernak” hiztegia banatu da opari gisara.

Oraingo honetan Udalak urrats bat haratago jo nahi izan du eta hitzarmen bat sinatu du herriko zenbait merkatarirekin. Batetik, Udalak zenbait zerbitzu eskaintzeko konpromiso formala hartu du eta bestetik merkatariek…
Merkatariek zerbitzu hauek dituzte dohainik: -Merkataritzako edozein idazkiren itzulpena -Euskaraz idatzitako testuen zuzenketa -Hizkuntza aholkularitza ( kontsultak)
Errotulua euskaraz jartzen duten merkatariek %50eko dirulaguntza izango dute 300 euroko mugarekin.
Atal honetan banatu diren produktuak ikusi ahal izango dituzu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.