Ekitaldi ezberdinak Zizurkilen, Giza eskubideen Nazioarteko Egunaren harira

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen abenduaren 10ean. Egunaren harira, ‘Bi arnas’ dokumentala ikusteko aukera izan genuen Atxulondo Kultur etxean. Emanaldi hunkigarria izan zen, hausnarketa bultzatzen duen horietakoa. Ondoren, gainera, solasaldia egin zen dokumentalaren egileekin.

Giza Eskubideen gaiari eutsita, Palestina izango dugu mintzagai aste honetan zehar. Gaur bertan zabalduko da ‘Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara’ erakusketa, Atxulondoko Areto Nagusian eta zabalik egongo da bi astez. Horrez gain, ‘Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: begirada Palestinan’ hitzaldia izango dugu gaur arratsaldean. 18:30etan hasiko da hitzaldia, Atxulondon bertan.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu hiru hilabetez behin elikagai bankuko banaketak egiten direla Zizurkilen. Premian diren herriko familiek  behar-beharrezko elikagai sortan jasotzen dituzte, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak bideratuta. Elikagai sortak antolatzeko, bolondresen lana behar izaten da. Norbaitek ekintza horretan parte hartu nahiko balu, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko luke aldez aurretik: 943 69 39 30. Ostiral honetan egingo da abenduko loteen antolaketa. Bestalde, nola ez, udalak eskerrik beroenak luzatu nahi dizkie ekintza honetan parte hartzen duten herritar guztiei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.