Halterofiliako urriko kronika

Halterofiliako denboraldia martxan da, eta Danok Danena taldeko kideek hilabete honetako txapelketen inguruko kronika bidali dute:

"Urriaren 1ean, Villabonako Olaederra kiroldegian, Gipuzkoako Teknika, 15 urtez azpikoa eta 17 urtez azpikoa izan genituen. Eta ondorengoak lortutako emaitzak:

TEKNIKA BENJAMIN  - TXAPELDUNA - NAZAR KAZAKOV  (LARRAUL) ALEVIN - KISBEL LOPEZ (2.)  - PEDRO Mª OTAÑO IKASTETXEA (ZIZURKIL)   / HIBA EISSA (3.)  - PEDRO Mª OTAÑO IKASTETXEA (ZIZURKIL) INFANTIL - TXAPELDUNA - MIRARI MAQUEDA  - ERNIOBEA IKASTETXEA (VILLABONA)

15 URTEZ AZPIKOA ETA 17 URTEZ AZPIKOA TXAPELDUNA - MIRARI MAQUEDA  - ERNIOBEA IKASTETXEA (VILLABONA)


17 URTEZ AZPIKOA TXAPELDUNA - EKI LIZASO.  Pultsulari honek txapelketako markarik onena egin zuen.


Urriaren 15ean goizez, Iruñean taldekako Play Offa izan zen eta bertan zen Denok Danenako mutilen A taldea lehian. Hauek taldeko pultsulariak eta sailkapena. 1. Postua - Anaitasuna - Nafarroa - 1788 puntu. 2. Postua - Helios - Zaragoza - 1752 puntu.1. Postua - Denok Danena - Gipuzkoa - 1750 puntu.   Ekaitz Cortajarena - Igor Sasiain - Mikel Alvarez - Eki Lizaso - Xabier Amonarriz - David Rubio

Bi puntutara gelditu ginen,  eta ondorioz Espainiako Taldekako Txapelketara joateko sailkatu gabe gelditu gara. Ekik izugarrizko txapelketa egin zuen, zeukan guztia emanez, eta maila altuan lehiatuz. 120 kilo abiadan eta 150 kilo bi denboratan altxatu zituen eta oso gutxira gelditu zen Espainian ezarritako marketatik. Gainontzeko pultsulariek ez zuten bete euren konpromezuarekin, batzuk lesioa tarteko, Xabierren kasuan adibidez, eta beste batzuk utzikeriaz. Ondo etorriko zaigu norberak bere buruarekin hausnarketa egiteko.


Egun berean arratsaldez, Zarautzen Liga Nazionaleko 4. Jardunaldian izan ziren mutilen B taldea eta nesken A eta B taldeak.

DENOK DANENA B MUTILAK - Jon Rodriguez - Jon Kepa Cortajarena - Pablo Ucero - Andres Rubiños - Urtzi Lusarreta - Jon Ander Iriarte - 1544,32 puntu

DENOK DANENA A NESKAK - Susana Dávila - Elena Mangas - Allison Rivera - Daniela Pérez - 768,41 puntu

DENOK DANENA B NESKAK - Amaia Blanco - Naiara Madrid - Izarne Marko - Zaloa Iturbe - 615,95 puntu


Hurrengo konpromisoa, azaroaren 5ean izango degu Bizkaian. Euskadiko 15 urtez azpikoa eta 17 urtez azpiko txapelketa izango da bertan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.