Magia Eguna izango da ekainaren 18an, larunbatean.
Hainbat eratako ekintzak izango dira egun osoan zehar eta herriko hainbat txokotan.
11:00etan jarriko da martxan egitaraua. MAGIA ERE NESKENTZAT BADA izeneko tailerra izango da Atxulondo kultur etxean, 9 urtetik gorako neska-mutilentzat. Izena emateko, deitu 943691012 zenbakira edo idatzi Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.
18:00etan, Txoborro magoaren emanaldia, Aurrera plazan.
19:00etan, Eriz magoa izango dugu Joxe Arregi plazako estalpean.
20:00etan, Hodei magoa, Herrigunean.
22:00etan, amaiera bikaina emateko, Magia Gala Nagusia Atxulondo kultur etxean, LIUBA ETA OLIVER magoen eskutik. Sarrerak salgai daude, 5 euroan, Zizurkilgo udal-bulegoetan.Animatu eta utzi magiak lilura zaitzan!