Larunbatean, azaroaren 20an, Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Aurrez, lasto-altxatze erakustaldia eskainiko dute Intxaur pilotalekuan bertan, 17:30etarako iragarri dute erakustaldiaren hasiera. Kirol ezberdinaz gozatzeko aukera paregabea izango da beraz.
Iñigo Eizagirre, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Aimar Irigoyen eta Jon Unanue neurtuko dira Intxaur pilotalekuan. Gipuzkoako Harri Handien txapelketa izango dute jokoan. Lau harri handi izango dituzte aurrean: 200/175 kiloko laukizuzena, 200/175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango dute zaletuek.
Eta, harriarekin jarraituz, "Bertsoaren harria" gozatzeko aukera izango dugu, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, iluntzeko 19:30ean. Izan ere, harrijasotze saioa amaituta, "Bertsoaren harria" izango baita, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, iluntzeko 19:30ean. Koldo Izagirrek liburua idatzi du herrietako plazetan bertsolarien omenez jarrita dauden bustoei buruz, eta lan hori aurkeztuko du emanaldian.
Horrez gain, Anjel Mari Peñagarikano eta Maialen Akizu bertsolariek bertsoak kantatuko dituzte gai horren gainean.