Gaur, otsailak 27, oso data esanguratsua da saharar herriarentzat, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren urteurrena baita. Aurten, Espainiak Mendebaldeko Sahara Marokori eta Mauritaniari era lotsagarrian entregatu eta lurraldea utzi eta hurrengo egunean Bir Lehluko kanpamentuan ospatutako aldarrikapen horren 45. urteurrena ospatzen da.
Joan zen otsailaren 10eko osoko batzarrean, Udalak saharar herriari babesa emateko mozioa onartu zuen. Klik HEMEN.
Gaur, aldarrikapenaren 45. urteurrenean, Saharako bandera jarrita dago Zizurkilgo Udal eraikinetan, haiei babesa eskaintzeko.