Aisialdia, Kirola, Kultura, Hezkuntza, Gaztetxo eta Euskara Inguruko Ekintza Interesgarriak Finantzatzeko Dirulaguntzen Deialdia

Adiskide hori:

Idazki honen bidez jakinarazten dizut baldin eta zu buru zaren elkarte horrek ekintzak antolatzeko Udalari dirulaguntza eskatzea pentsaturik badu, Alkateak onartu duen “Aisialdia, kirola, kultura, Hezkuntza, Gaztetxo eta Euskara inguruko Ekintza Interesgarriak Finantzatzeko Dirulaguntzak arautzen dituen Deialdian” adierazitakoari jarraitu beharko diozula.

2011. urtean zehar burutu asmo diren urteko ekintzetarako eskaerak aurkezteko epea irekirik dago aurtengo maiatzaren 13a arte. Eskaera, Udaletxeko Erregistroko Sarreran behar bezala beteta, goizeko 9etatik 14ak arte, astelehenetik ostiralera sartuko delarik.

Eskaera hori aktibitateak egiteko dirulaguntza eskatzeko Udaletxean zure esku egongo den inprimaki ofizialaren bidez egingo da (ale bat eransten da), eta gastu eta dirusarreren aurrekontua zehaztu beharko da bertan.

Elkarte batek aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gazteria edo euskara inguruko ekintza bat baino gehiago egiten baditu, bakoitzeko eskaera orri bat aurkeztu beharko du.

Zizurkilen, 2011ko apirilaren 18an.
Izp.: Mª ANGELES LAZKANO
Alkatea


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.