Herria

IRAILAK 8 (ASTEAZKENA)

16’30- Haurren txupinazoa Atxulondo Kultur Etxetik

17’00- Takolo, Pirritx eta Porrotx Joxe Arregi Plazan

Ondoren: Merienda eta buruhandiak

20’00- Txupinazo nagusia, IÑURRIAK BLUSAREN eskutik, Atxulondo Kultur Etxetik

21’30- Herri afaria Joxe Arregi Plazan, Egarri Tabernak eskainita

23’00- JUM-JUM Perkusio Taldea


IRAILAK 9 (OSTEGUNA)-ARANTZAZUKO AMAREN EGUNA

11’30- Meza Nagusia

12’00- Sardinak eta Sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik

12’30- Buruhandiak

12’30- Elizpe Jubilatu Elkarteak antolaturiko jolasak adin guztientzat: toka eta igela

14’00- Jubilatuen bazkaria

17’30- Asto karrera: Hiru mozorro onenei sari bakarrak

19’00- Herri kirolak: Aimar Irigoien harrijasotzailea eta, ondoren, herrien arteko desafioa

23’00- Los VERACRUZ taldearekin Mexikoko musika

Ondoren- Disko Top Festa




IRAILAK 10 (OSTIRALA)

11’00- Xurdin, Ipotxen Mundua. Haur jolasak

13’30- Marrazki Lehiaketako Sari banaketa

17’00- “BIKERS”en erakustaldia. RAUL ROS, Nafarroako Bike-Trialeko txapelduna. Joxe Arregi Plazan bizikleta eta motoekin egindako akrobaziak

18’30- Buruhandiak

19’00- Txakurren Erakusketa Iturralde Baserri inguruan

MOZORRO GAUA.

Gune ezberdinetan emanaldiak:

- 23’00-24’00: Txozna: Malabarak.
- 24’00etatik goizaldera: Joxe Arregi Plaza: DJ + Break Dance Jaialdia.
Break Dance Taldeak:
• Tean Rockers (Iruña).
• Resistance (Zaragoza).
• Circle of Trust (Zaragoza).
Programa:
• DJ
• Break Dance taldeen erakustaldia.
• Break Dance taldeen arteko desafioa.
• DJ

IRAILAK 11 (LARUNBATA)

9’00- Diana, Loatzo Musika Eskolako Txistulari taldearen eskutik

10’30- Zirko Tailerra haur eta helduentzat, Sebastopoleko Titiriteroekin

12’30- Buruhandiak

14’00- Herri bazkaria

17’00- Blusen arteko Pentatloia

ERROMERIA:

- 18’00: Dantza taldeen kalejira: Zizurkilgo Bukalai eta Villabonako Oinkari Txiki Dantza Taldeak.
- 19’00: Dantza taldeen emanaldia Joxe Arregi Plazan.

21’00.- ERROMERI AFARIA, Rakel Pujanaren musikaz alaiturik

Ondoren.- TAPIA ETA LETURIA


IRAILAK 12 (IGANDEA)


11’00- Zizurkilgo IV. Kros Herrikoia

12’00- Bakailu lehiaketa Joxe Arregi Plazan, trikitixaz alaiturik.

Ondoren- Lore lehiaketa Joxe Arregi Plazan. Lehiaketan parte hartuko duten loreak 12’00etarako eraman beharko dira Joxe Arregi Plazara.

16’30- Buruhandiak

17’30- “ACROQUADS” erakusketa. Asteasu bidean “quads”ekin egindako erakustaldia eta, ondoren, txikienek “quads”etan ibiltzeko aukera izango dute

19’00- Pultsularien erakustaldia Joxe Arregi Plazan

23’00- KONTZERTUA: Loatzo Musika Eskolako taldeak eta NEKIN

Eguneko menua eta karta.

Pedro Maria Otaño plaza,5
20159, Zizurkil    
Tel: 943 691893

Atal honetan Danena-Olaederra Halterofilia taldeari buruzko informazioa aurkituko duzu. 1991. urtetik gaur egun arte 149 atleta (130 mutil / 19 neska) pasa dira Halterofiliako Klub honetatik. Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan entrenatzen hasi ziren (1991). Hurrengo urtean Elbarrena auzora jeitsi ziren, hain zuzen ere, Pedro Mari Otaño ikastetxera 1999. urte arte. Urte horretan Villabona-Zizurkilgo Olaederra Kiroldegian finkatu ziren. Lortutako lorpenak asko izan direnez, oso luzea litzateke denak aipatzea. Halterofiliako talde honek Espainako txapelketetan 115 aldiz parte hartu du (236 domina lortuz); Europako txapelketetan 38 aldi (38 domina); Mundiko txapelketetan 14 aldiz (6 domina) eta Olinpiada batetan. Palmaresa aipatuz, Espainako 153 rekorrak berak ditu; 45 Europakoak eta 3 Mundukoak. Zenbait Espainako txapelketan lorturiko ematizak aipatzekoak dira: 1997. eta 199. urtetan 3. postuak eta 1998. urtean 4. postua. Taldeko zenbait pultsulari bekadunak izan dira Blume egoitzan (Goi Erredimendu Egoitza-Madril). 2001. urtean lortutako garaipen garrantzitsuenak hauek izan dira; bai talde mailan baita banakako mailan ere:

• Euskadiko 6 ordu – Jon Tecedor – Txapelduna.
• Euskadiko Kadete Liga – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Promesa Liga – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Kadete eta Jubenil mailatan – Danena – Txapelduna.
• Euskadiko Neska mailan – Danena – Txapelduna.

2001eko apirilaren 6,7,8an, Espainako Teknika Txapelketa eta Espainako Jubenil Txapelketa, Culleran (Valentzia) ospatu ziren. Hona hemen lortutako sariak:

• TEKNIKA Teddy Martínez (4.a). Itziar Dorronsoro (5.a. Espainako 6 rekor lortuz, kadete mailan).
• JUBENIL Neska mailan, 58 kilotan, Itziar Dorronsoro (2.a). Mutil mailan, Danena (3. postua).

Trofeo Antonio Climet ihardunaldia Gandian (Valentzia) ospatu zen 2001eko ekainaren 23an. Emaitza hauek lortu ziren:

• Neska mailan – 58 kilotan – Itziar Dorronsoro – 1.a
• Mutil mailan – 50 kilotan – Patxi Hernández P. – 4.a
• Mutil mailan – 56 kilotan – Ekaitz Kortajarena – 3.a
• Mutil mailan – 56 kilotan – Artiz Salaberria – 4.a
• Mutil mailan – 62 kilotan – Teddy Martínez – 4.a
• Mutil mailan – 69 kilotan – Patxi Hernández – 6.a

Ferrolen 2001eko uztailaren 21ean ospatu ziren Espainako Junior eta Absoluto Txapelketak.

• Neska mailan – 63 kilotan/junior – Itziar Dorronsoro – 1.a Espainako 2 rekor lortu zituen, baita Europako Txapelketarako minima ere.
• Neska mailan – 63 kilotan/absoluto – Itziar Dorronsoro – 3.a
• Mutil mailan – 85 kilotan/absoluto – Gorka López – 3.a
• Mutil mailan - 105 kilotan/absoluto – Ion Tecedor – 1.a

Villabonako-Zizurkilgo Olaederra Kiroldegian 2001eko uztailaren 7an Euskadi eta Catalunyako Selekzioak aurrez aurre lehiatu zuten. Euskadiko Selekzioan Danena Halterofilia Taldekoak diren Ion Tecedorrek eta Gorka Lopezek parte hartu zuten. Euskadik irabazi zuen talde mailan baita Ion Tecedorrek ere banakakoan.
2002. URTEKO EKINTZA BATZUK

• KONZENTRAZIOA, Valenzian, 2002ko uztailaren 31tik abuztuaren 18ra.
• Europako sub16 Txapelketako aurreko fasea (fase previa). Ekaitz Kortajarena, Teddy Martínez, Haritz Salaberria, Ivan Sasiain, Patxi Hernandez,
• EUROPAKO SUB 16 TXAPELKETA, Nizan, 2002ko abuztuaren 19tik 25era. Ekaitz Kortajarena, Ivan Sasiain, Haritz Salaberria.

Sorrera eta Helburuak:
Orain lau urte inguru sortutako elkartea da, herriko jendea kirolaren bitartez parte hartzera bultzatzea du helburu. Batez ere hiru arlo lantzen ditu, mendia, pilota eta herri kirolak

Ekintzak:
Hainbat ekintza finkatuak daude jada.
Pilotan, zimiterioko txapelketa antolatzen dugu urtero. Zimiterioa, garai bateko frontoi berezia indartu nahi da honekin, Udan jokatzen da txapelketa, festetan finala jokatuz. Edozeinek parte har dezake.
Mendian, irteera ezberdinak antolatzen dira urtero. Sagardotegira joanaz mendi irteera bat, Udazkenean beste bat egin ohi da, baita Zizurkilgo Biatloia ere Maiatzean. Hauetan ere edonork parte hartu dezake.

Herri kiroletan egin da momentuz lan handiena. Zizurkilen talde bat sortu da, urtero Xiba herrien arteko txapelketan ateratzen dena, orain hiru urte garaile ere suertatu ziren. Talde honek erakustaldiak egiten ditu hainbat jaietan, urtero Donostian esaterako. Honez gain ,urtero lehia ezberdin bat antolatzen du Zizurkilgo jaietan. Eta haurrekin ere lantzen dira herri kirolak, kirol asteburuan eta Andatza egunean egiten diren jokuetan esaterako.

Horiek ekintza nagusienak, urtero egiten direnak.
Gure elkartean parte hartzea erraza da, antolatutako ekintza ezberdinetara animatuz edo egiten diren bilkura ezberdinetara etorriz, bilkura hauen berri ematen da kartelen bidez.

Kontakturako telefonoa: 669629928 Igotz

Helbidea: Ernio Bidea 3-5 behea. 20159 Zizurkil.
140 Posta Kutxatila. 20150 Villabona.

Helbidea: Atxulondo Kultur Etxea. 20159 Zizurkil
Telefonoa: 943-692512

Zizurkilgo Amabirjinetako jaien antolatzailea da. Amabirjinetako jaiak Abuztuaren 15aren inguruan ospatzen dira.
Jaiez gain, beste Zirzurkil goian ospatzen diren beste hainbat ekitaldi ere antolatzen dituzte. Hala nola:

• Martxoan, Txapel Eguna.
• Irailean, Zaldi lasterketa.
• Urrian, Garagardo Gaua.

«HasieraAurrekoa1234HurrengoaAmaiera»
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.