Zizurkilgo Jaiak 2006

Ia akordatu gabe, gainera etorri zaizkigu aurtengo Amabirjinak, herriko festak, eta horrekin batera, arazoak une batez ahazteko eta ondo pasatzeko egunak.

Festa interesgarriak antolatzen saiatu gara, gazte eta helduentzat atseginak izango direlakoan. Bitartekoak mugatuak dira, eta ahalik eta hobekien, ilusio handiz, prestatu dugu 2006ko abuztu honetarako egitaraua, guztiok disfruta dezagun.

Une politiko itxaropentsua bizi dugu Euskal Herrian, eta Gandiagak zioen bezala, esperantzari leiho bat zabaldu omen diote. Baina Ander eta beste hainbat herritar falta baitira gure artean. Jaso dezatela gure agurrik beroena eta Euskal Presoak Euskal Herrira etor daitezela ahalik eta azkarren, gure artean ikus ditzagun lehenbailehen.

Goza dezagun guztiok egun pozgarri hauetan eta ea eguraldia ere portatzen den!

Herriko Jai jator eta alaiak izan ditzagun. Ondo pasa Amabirjinak!

Zizurkilgo Jaien Komisioak
2006ko abuztuan




Abuztuaren 11, ostirala

o 23:00tan URKO MENAIA abeslariaren emanaldia.


Abuztuaren 12a, larunbata

o Goizaldeko 7etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
-Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

o 13:00an emango zaie hasiera aurtengo Festei. 2006ko Txapela Eguneko txapelduna izan den Pantxikaneko Joxe Mari Mendizabalek piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

o Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia

o 16:00tik 20:00ra, zezen mekanikoa helduentzat
eta puzgarria umeentzat

o 19:00tan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera Iruñatik plazaraino
- Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari

o 21:00tan: HERRI AFARIA

o 24:00tatik aurrera: LAIOTZ dantza taldea


Abuztuaren 13a, igandea

o 12:00tan, HERRI KIROLAK Udaletxe ondoko belazeetan.
Herriko neska-mutilen talde mistoak arituko dira
hainbat lan egiten, zaharrak gazteen aurka.
Tartean, euskal selekzioen aldeko ekitaldia izango da
ESAIT-en eskutik.

o 17:00tik 18:30ra: Herri-kirolak umeentzat

o 18:30: Zizurkilgo II. Trikitixa txapelketa.
- Bost bikotek parte hartuko dute

o Ondoren, Lierni eta Alaitz bikotearen saioa

o 23:00tan: Eskuz binako IV. Pilota Txapelketaren finala
Zimiterioan

o Honen amaieran, TRIKIZIO taldea


Abuztuaren 14a, astelehena

UMEEN EGUNA

 12:00tan krosa, buruhandiak eta jolasak. Sariak izango dira neska eta mutil irabazlearentzat.

 14:00tan bazkaria herriko umeentzat, Intxaur Pilotalekuan.

 15:30tik 19:30ra, Ludoteka eta Jungla puzgarriak eta kart-en pista umeentzat

o 16:00tan: XVII. Mus txapelketa Zentroan
-Izen ematea: 12 €./bikoteko.


PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA

o 24:00tan, kontzertuak dohainik

 EH SUKARRA
 THE SOLANO’S
 IRATS trikitixa talde nafarra


Abuztuaren 15a, asteartea

Amabirjinaren eguna

o Meza Nagusia

o 12:30tan: Sagardo probaketa plazan
- Parte hartuko duten saagrdotegiak:
 Aburuza
 Zabala
 Sarasola
 Satxota
 Lizeaga

o 13:30tan: Lur Lan elkartearen produktuen dastatzea

o 18:00tan, eguraldiak laguntzen badu,

Zizurkilgo XV. AUTO-KROSA
TTOTTO SARI NAGUSIA

 Gehienez 16 auto aterako dira.
 ZIZURKILDARRENTZAT ANTOLATUTA DAGO. Autoak faltatuko balira, zonalde honetakoentzat mugatuko da: Aduna, Alkiza, Asteasu, Billabona eta Larraul. Beste inongo autorik ez da onartuko.
 Izena emateko epea: abuztuaren 13a, igandea, Iriarte Etxean.

o 23:00tan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA

• Joxe Agirre • Amaia Agirre
• Jexux Mari Irazu • Sustrai Kolina
• Maialen Lujanbio • Amets Arzallus

(Eguraldiak laguntzen badu, Plaza-Berrin ospatuko da jaialdia,
eta bestela, Intxaur Pilotalekuan).

o Ondoren, IZOTZ taldearen emanaldia


Abuztuaren 16a, asteazkena

Baserritarren eguna

o 12:00tan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA

 Harrijasotzailea: Haimar Irigoien
 Aizkolariak: Joseba Otaegi eta Arkaitz Inziarte
Joxe Ugarteburu eta Iñaki Azurmendi

o 14:30tan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria
Plazaetxeberrin

o 18:00tan: Idi-probak Plazaberrin

o Ondoren, barrikotea

o 21:00: Oilasko afari herrikoa

o 24:00: Gau pasa TRAKETS taldearekin

o Hauen saioaren atsedenaldian, Zizurkilgo XIII. Toka txapelketa jokatuko da Zimiterioan


Irailaren 17a, igandea

o 18:00tan ZIZURKILGO V. ZALDI LASTERKETA

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.