Ireki da epea Uda Kirolako ekintzetan izena emateko

Uda gerturatzeaz bat, Uda Kirolako kanpaina abian jartzen da. Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak lau ekintza antolatu ditu: body board, surfa, hipika eta piraguismoa. Ekintza horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zizurkilgo Udalak diruz lagunduak izaten dira.

Izena emateko, Aurrerako udal-bulegoetara etorri behar da.

Horrez gain, Villabonako Olaederra kiroldegiak ere antolatu ditu Uda Kirolako zenbait ekintza. Horiek ere Foru Aldundiak eta Zizurkilgo Udalak lagunduak dira.

Ekintza hauek egin ahal izango dira aurten: aerobika, cycling, zumba, multiekintzak eta areto futboleko campusa.

Jarduera horietan izena emateko, Olaederra kiroldegira bertara joan behar da.

Ikastaro guztiei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, beheko esku-orrian topatuko duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.