Elbarrenako Jaiak

Irailak 5, osteguna

18:30 Zizurkilgo VI. Kros Mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.

19:15 Zizurkilgo Oporretan Euskaraz-eko haurren ikuskizuna.

Jarraian, Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena Teodoro Hernandorena kultur elkartearen eskutik.

Ondoren, buruhandiak.

21:00 Herri afaria Pasus jatetxearen eskutik.

00:00 Danborrada herrikoia ‘Jun da jo’ txarangak lagunduta.

01:30 DJ Lambretta (Tartean jolasak).

 

Irailak 6, ostirala (Gazte eguna)

11:00 Puzgarriak. Txapa (pin) tailerra 11-17 urte bitarteko gazteentzat. Bukatzeko apar festa, eguraldiak laguntzen badu.

14:00 Gazte bazkaria.

Ondoren, jolasak.

17:30 Zirko, antzerki eta musika ikuskizuna (Soka taldea) Aurrera plazan.

Ondoren, Txokolatada.

18:30 ‘Eonian’ elektrotxarangaherrian zehar.

22:30 Kontzertuak: The Bobby’s, Arkada Social, Willis Drummond eta Makulu ken.

 

Irailak 7, larunbata

12:00 Giza proba. Ibarra eta Orioko emakume taldeek erakustaldia burutuko dute 550 kiloko harriarekin.

13:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa.

14:00 Herri bazkaria.

Ondoren, Blusen arteko jokoak.

18:30 Buruhandiak.

20:00 Asto karrera.

MOZORRO GAUA

23:00 Kabaret ikuskizuna (Fritanga kolektiboa) Aurrera plazan.

00:30 Dantzaldia ‘Laket’ taldearekin.

07:30 Diana dultzainaz lagundurik.

 

Irailak 8, igandea

11:00 Sagardo eta sardina dastaketa, Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.

16:00 V. Joxe Arregi mus txapelketa.

19:00 Herritarren dantza. Aurretik herrian kalejira.

Ondoren, dantza ikuskizuneko parte hartzaileentzat afari-merienda.

22:00 DJ Txoko.

 

Irailak 9, astelehena

11:30 Haur jolasak.

12:00 Meza Nagusia (Bederatziurrena).

13:00 Jubilatuen jokoak.

14:00 Jubilatu bazkaria Atxulondo jatetxean.

17:00 Futbolin txapelekta Aurrera plazan (bikoteen izen-ematea orduerdi lehenago).

17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Sentitu, Pentsatu, Ekin!”.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Kantukale. Herritarrek herria Euskal kantuz alaituko dute. Ondoren, pintxoak eta barrikotea parte hartzaileentzat.

22:00 Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Silveira. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Melokotoiaren hileta eta lur ematea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.