Zizurkil Goiko jaiak

Iritsi dira herriko festak. Hemen dira 2011ko amabirjinak. Lana, ikasketak, bestelako ajeak… urte guztiko kezkak uxatu eta alaitasunez gozatzeko egunak ditugu aurretik.
Aurtengoan gainera, esperantzaz betetako garaiekin batera datoz festak. Euskal Herrian eta Zizurkilen argi izpiak ikusten hasi gara, baina Mikel Egibar eta Ander Geresta urrun ditugu oraindik. Jaso dezatela gure besarkada beroena eta ea laster herriko jaietan elkartzen garen.

Aurten ere, krisiari aurre egin eta festa interesgarriak antolatzen saiatu gara. Jai parte hartzaileak egitea da gure helburua, festa batzorde honentzat herritarren parte hartzeak bakarrik ematen baitie zentzua festei. Herritarrena da benetako jaia. Beraz, ekintza ezberdinetan parte hartzera eta festan murgilduta ondo pasatzera animatu nahi zaituztegu.
Haur gazte zein heldu, herriko eta kanpoko, hator festara!
Izan ditzagun jai jator eta alaiak.
Ondo pasa amabirjinak!
Zizurkilgo festa batzordeak 2011ko Abuztuan

Abuztuaren 12a, ostirala
• Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
‐Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
• 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.
2011ko Txapel Eguneko txapeldun izan den Lesmes Mujikak piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.
Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia 
17:00etan, Haurren pilota partidak
• 19:00etan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera kanposantutik plazaraino ‐Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari 
21:00etan: HERRI AFARIA plazan
Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea


Abuztuaren 13a, larunbata UMEEN EGUNA
11:45etan, kroserako izen‐ematea 
12:00etan krosa 
12:30etan, buruhandiak. Ondoren, jolasak.
14:00etan bazkaria herriko umeentzat.
15:30etatik 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta  tailerrak.

• 16:00etan: XXI. MUS TXAPELKETA
o Izen ematea: 15 €./bikoteko.
• 22:30etan: Eskuz binako IX. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA
o 3. eta 4. postuak
o Finala

Ondoren, Gugaz taldea. Goizaldera, DJ Bull.


Abuztuaren 14a, igandea
12:00etan Berastegiko ikusgarri taldearen eskutik motozerrarekin erakustaldia 
18:00etan, Herritarren arteko herri kirol lehia: Zizurkil Gora vs. Zizurkil behea 
PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA 
23:00etan kontzertua: Anje Duhalde & Txomin Artola frontoian Ondoren Laket taldea

Abuztuaren 15a, astelehena
(Ama Birjinaren eguna)
11:00etan, MEZA NAGUSIA 
12:00etan Txan Magoaren ikuskizuna.
17:30etan: Zizurkilgo VI. TRIKITIXA TXAPELKETA.
• Segidan, sagardo dastaketa 
Bien bitartean, Maialen Ane eta Garazi herriko taldeak alaituko du giroa.
• 23:00etan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA 
Andoni Egaña 
Maialen Lujanbio
Jexux Mari Irazu
Amaia Agirre
Arkaitz Estiballes 
Amets Arzallus Gai‐jartzailea: Igotz Alkorta 
Ondoren eta goizaldera arte, Ingo al deu erromeri taldea.


Abuztuaren 16a, asteartea
(Ama Birjinaren bigarrena)
• 12:30etan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA 
o Harri jasotzen
o Aimar Irigoien (Errezil)
o Unai Bertitz (Sunbilla)
o Aizkoran:
o Azurmendi eta Irazu
o Otaño eta Otaegiren aurka 
14:30etan: jubilatuen eta herri‐kirolarien bazkaria Trikitilariek alaituko dute bazkalondoa 
18:00etan: IDI‐PROBAK Plazaberrin
• Ondoren, barrikotea MOZORRO GAUA: GAI LIBREA 
21:00etan: Oilasko afaria 
Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin Goizaldera, sari berezia emango zaie mozorrorik onenei

 

Acceder a google >

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.