Andramariak

Iritsi dira herriko festak. Hemen dira 2010eko amabirjinak. Lana, ikasketak, bestelako ajeak…  urte guztiko kezkak uxatu eta  alaitasunez gozatzeko egunak ditugu aurretik.

Zoritxarrez ordea, beste behin ere ez gara guztiok hemen izango. Euskal Herriak merezi duen irtenbidea urrun dago oraindik. Horren lekuko dira Mikel Egibar eta Ander Geresta. Urrun ditugu, baina ez ditugu ahaztu. Jaso dezatela gure besarkada beroena eta ea laster herriko jaietan elkartzen garen.

Aurten ere, krisiari aurre egin eta festa interesgarriak antolatzen saiatu gara. Jai parte hartzaileak egitea da gure helburua, festa batzorde honentzat herritarren parte hartzeak bakarrik ematen baitie zentzua festei. Herritarrena da benetako jaia. Beraz, ekintza ezberdinetan parte hartzera eta festan murgilduta ondo pasatzera animatu nahi zaituztegu.

Haur gazte zein heldu, herriko eta kanpoko, hator festara!

Izan ditzagun jai jator eta alaiak.

Ondo pasa amabirjinak!

----------

Abuztuaren 13a, ostirala


• Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.

-Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango  da  bruxa  eta  txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

• 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.

2010eko Txapel Eguneko txapeldun izan den Bernarda Usabiagak piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.

• Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia


• 17:00etan, Haurren pilota partidak


• 19:00etan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera kanposantutik plazaraino

- Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari

• 21:00etan: HERRI AFARIA plazan


• Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea

----------

Abuztuaren 14a, larunbata

UMEEN EGUNA

• 11:45etan, kroserako izen-ematea
• 12:00etan krosa
• 12:30etan, buruhandiak. Ondoren, jolasak. Sariak izango dira neska eta mutil irabazleentzat.
• 14:00etan bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik 19:30etara, puzgarriak, kart pista, tailerrak.

• 16:00etan: XXI. MUS TXAPELKETA Zentroan

 Izen ematea: 15 €./bikoteko.


• 22:00etan: Eskuz binako VIII. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA
o 3. eta 4. postuak
o Finala

PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA

• 23:30etan: Kontzertuak plazan:

• HESIAN
• ZE ESATEK

----------

Abuztuaren 15a, igandea
(Ama Birjinaren eguna)


• 11:00etan, MEZA NAGUSIA

• 12:00etan, herritarren arteko HERRI KIROLAK
Udaletxe ondoko belazean:
o Segan eta behi jezten 4 bikote neska eta mutil.
Eta proban:
o GIZA taldea eta Areta baserriko BEHORRA lehian.

• 17:30etan: Zizurkilgo VI. TRIKITIXA TXAPELKETA.

• Segidan, sagardo dastaketa eta Lur Lan baserriko produktuen dastaketa.
o Bien bitartean, SEITAN herriko taldeak alaituko du giroa.

• 23:00etan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA

• Joxe Agirre   
• Amaia Agirre
• Jexux Mari Irazu  
• Maialen Lujanbio
• Aitor Mendiluze 
. Sustrai Kolina
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

• Ondoren eta goizaldera arte,
o LAKET taldea

----------

Abuztuaren 16a, astelehena
(Ama Birjinaren bigarrena)

• 12:30etan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA

o Harri jasotzen:
 Aimar Irigoien (Errezil)
 Sebastian Martikorena (Iparralde)
o Aizkoran:
- Otaegi eta Irazu herritarrak
- Txikon eta O.Larretxearen aurka

• 14:30etan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria
Trikitilariek alaituko dute bazkalondoa

• 18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin

• Ondoren, barrikotea


MOZORRO GAUA: GAI LIBREA


• 21:00etan: Oilasko afaria

• Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin

Goizaldera, sari berezia emango zaie mozorrorik onenei

----------

Irailaren 26a, (igandea)

Zizurkilgo IX. Zaldi Lasterketa
egingo da.

Honek emango die amaiera aurtengo herriko festei.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.