Osteguna, 12 uztaila 2018 08:40

Herriguneko (Zizurkil Goiko) jaiak

Abuztuak 14, asteartea

Goizaldeko 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.

  • Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.

10:00etan, haurrentzat mural margoketa parkean.

14:00etan, jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Xabier Pellejerok piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

  • Ondoren, indarkeria matxistaren aurkako herri argazkia eta oilasko biltzaileen dantzaldia.

18:00etan, Bike Show Trial bizikleten erakustaldia. Irene Caminos munduko hirugarrena eta Javi Alonso bitan Europako txapelduna, akrobazia harrigarriak eginez.

20:00etan, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketaren inaugurazioa Iriarte kultur Etxean.

21:00etan, Herri afaria plazan
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: Abuztuak 12

Ondoren,  IRATZAR dantza taldea.

 

Abuztuak 15, asteazkena

(Ama Birjin eguna)

Egun guztian zehar, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketa: 11:00-14:00// 16:30-20:30

11:00etan, Meza Nagusia.

Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.

12:30ean, Txan magoaren emanaldia plazan.

17:30etan, XIV. Trikitixa txapelketa

19:00ak aldera, Falcons de Vilafranca Kataluiniatik datozen giza dorreen ikuskizun paregabea.

23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.

  • Unai Mendizabal
  • Maialen Lujanbio
  • Aitor Sarriegi
  • Miren Amuriza
  • Andoni Egaña
  • Aitor Mendiluze
  • Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

Ondoren eta goizaldera arte, OBANEUKE taldea.

 

Abuztuak 16, osteguna

(Ama Birjin bigarrena)

12:30ean, Herri Kirolen erakustaldia

  • Aizkoran
    - Unai Otaegi-Iker Vicente
    Vs
    - Joseba Otaegi-Jon Irazu
  • Harri jasotzen
    -Xabier Aranburu “Guzta” eta Jon Unanue “Goenatxo III”  nor baino nor

17:30ean, Ziba topaketa frontoi irekian eta 18:30ean ping pong txapelketa haur eta gaztetxoentzat.

18:00etan, IDI-PROBAK Plazaberrin.

Ondoren, sagardo dastaketa plazan, IZER eta ALABIER trikitilariekin.

22:30ean, Zimiterioko XVI. pilota txapelketako finalak

“Malli memoriala”

3. eta 4. postuak eta finala

Ondoren,  IZER eta ALABIER trikitilariak.

 

Abuztuak 17, ostirala

12:00etan, haurrentzako jolasak herriko gazteen eskutik.

18:00etan, herritarren arteko herri kirolak: Gazteak vs Beteranoak.

Ondoren, Zizurkil eta Añorgako Erraldoi eta buru handien kalejira herrigunean zehar.

23:00etan, Zezen suzkoa.

23:30ean puntuan, EÑAUT ELORRIETAREN kontzertua Intxaur frontoian

Ondoren eta goizaldera arte, FAN&GO taldea

 

 

Abuztuak 18, larunbata

(Umeen eguna)

11:45ean, kroserako izen-ematea
12:00etan, krosa
12:30ean, buruhandiak. Ondoren, jolasak.
14:00etan, bazkaria herriko umeentzat.
15:30etik 19:30era, puzgarriak, kart pista eta  jolasak

16:00etan XXIX. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 €./bikoteko)

18:30ean Errebal taldearekin dantzaldi gidatua.

MOZORRO GAUA - Gai librea (2 sari)

  • Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria.
  • Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.

21:00etan, Oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 16ra arte.

Ondoren, TRAKETS taldearekin gaupasa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.