Zizurkil Goia

Abuztuaren 14a, osteguna

Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.

o Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

13:30etan: Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko Txapelduna izan den Aitziber Ibarbiak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

o Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.

17:30etan: Artzain Txakur erakustaldia Lartingo zelaietan.

Iluntzeko 19:30etan: Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino.

21:00etan: HERRI AFARIA plazan.

Ondoren, LAIOTZ dantza taldea.

 

Abuztuaren 15a, ostirala

(Ama Birjin eguna)

11:00etan: Meza Nagusia.

12:00etan: Umeen pilota partidak zimiterioan.

13:00etan: Balkoi eta Atari ederrenen erakusketa eta sari banatzea.

17:30etan: Herritarren arteko herri kirol lehia.

Hainbat proba egingo dituzte bi taldek: Arto zuriketa, lasto altxatzea, zaku proba…

o Segidan, sagardo dastaketa plazan SEITAN taldeak alaituta.

23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.

o Unai Mendizabal

o Maialen Lujanbio

o Jexux Mari Irazu

o Amaia Agirre

o Andoni Egaña

o Amets Arzallus

o Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

Ondoren eta goizaldera arte, GUGAZ taldea.

Abuztuaren 16a, larunbata

(Ama Birjin bigarrena)

12:30etan: Herri Kirolen erakustaldia

o Harri jasotzen:

- Aimar Irigoien

o Aizkoran:

- Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi

- Joseba Otaegi eta Jon Rekondoren aurka

14:00etan: Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.

18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.

22:00etan: Zimiterioko XII. Pilota Txapelketa

o 3. eta 4. Postuak.

o Finala.

PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA

0:00etan: Kontzertua: VENDETTA

Ondoren eta goizaldera arte, ZESUMA taldea plazan

 

Abuztuaren 17a, igandea

(Umeen eguna)

• 11:45etan: kroserako izen-ematea

• 12:00etan: krosa

• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.

• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.

• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta jolasak

 

12:00tan: Paxaka modalitatearen erakustaldia zimiterioan

16:00tan: XXI. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 €./bikoteko)

18:30tan: Zizurkilgo X.Trikitixa txapelketa.

Ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia.

21:00etan: Oilasko Afaria (Tikeak erosteko epea: abuztuak 15)

MOZORRO GAUA - Gai librea (2 Sari)

o Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria.

o Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.

Ondoren, TRAKETS taldearekin gau pasa.

 

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.