Hasi dira plazako mosaikoa egiteko lanak

Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, lanean ari dira egunotan Joxe Arregi plaza kolorez jantziko duen mosaikoa egiten. Karlos Zabala artista usurbildarraren gidaritzapean ari dira mosaikoa egiten. Plazako horma alderik alde beteko duen irudia izango da. Pare bat astean amaitzea espero dute. "2012 amaieran, plazaren hasierako proiektuari hainbat aldaketa txertatu genizkion herritarrek bileretan egindako proposamenak aintzat hartuz. Eta behin proiektuan aldaketak egiten hasita, iruditu zitzaigun mosaikoarena kolorea emateko modu polita izan zitekeela. Azkenean lortu genuen hori ere proiektuan sartzea, beraz, plazako hiritartze lanean barnean egiten ari dira", azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.

Irudiak, herritarrekin

Mosaikoko irudiak urte hasieran erabaki ziren. "Irudi zehatzak, noski,  Karlos Zabalaren esku egon dira baina ideia orokorra herritarrekin egindako batzar batean erabaki genituen. 3 ideia nagusia atera ziren: Herritarrak festa giroan irudikatzea, Zizurkil goia eta behea bat eginda eta armarri berriari keinu bat egitea", azaldu du Leire Zubeldia komunikazio zinegotziak. Hilabetea amaitzerako, beraz, kolorezko mosaikoa izango da plaza berrituak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.