Ostiralean egingo da II. Pedro Mari Otaño Bertso Paper Lehiaketako sari emate afaria

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak dena prest dauka ostiral honetan egingo den Pedro Mari Otaño Bertso Lehiaketako sari emate afarirako. II. aldiko bertso saridunek izena eta abizena dute jada. Ostiraleko afarian emango dituzte ezagutzera. Epaile lanak Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek egin dituzte. Bertso saridunak aukeratzeaz gain, afalostean burutuko den sari emate ekitaldi berezia prestatzen ari direla aurreratu dute. Txartelak eskuragai egongo dira 20 euroren truke Iriarte Tabernan. Afaria Zimiterioan izango da. Afaltiarren artean egongo dira Zizurkil, Aduna eta Asteasun Gerra Zibileko aztarnen bila ari diren auzolandegiko gazteak ere.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.