Ubaren aparkatzeko egoiliar txartela interesatzen zaienentzat izena emateko aukera

Ubare auzoan aparkatzeko sistema berri bat jarriko du Udalak bertako bizilagunekin akordio batetara iritsi ondoren. Bi aparkaleku mota egongo dira auzoan: Egoiliarrentzako erreserbatutako aparkalekuak, eta denbora mugatuko aparkalekuak. Bigarren honetan denek aparkatu ahal izango dute, baina denbora epe mugatu baterako bakarrik. Egoiliarrentzako aparkalekuetan autoa uzteko aldiz, urteko kuota baten truke egoiliar txartela eskuratzen dutenek aparkatu ahalko dute. Sistema martxan jartzeko, Udalak gutxi gorabehera jakin behar du zenbat plaza erreserbatu behar diren. Horretarako, egoiliar txartela eskuratzeko interesa duen zizurkildar orok izena eman beharko du ondorengo epearen barruan:

Epea: Uztailak 1etik 15era.

Lekua: Zizurkilgo Udaletxea edo Aurrea Plazako Udal Bulegoak.

Egoiliar txartela eskuratzeko ezinbesteko baldintza: Zizkulazio zerga Zizurkilen ordaintzea.

Egindako prozesuaz informazio gehiago HEMEN

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.