Laguntzak Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzen duten zizurkildarrentzat

Zizurkilgo Udalak diru-laguntzak ematen dizkie Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei, ikastaroen matrikularen kostua ordaintzen laguntzeko. Matrikularen % 50eko laguntza ematen die.

Laguntza eskuratu ahal izateko, Aurrerako udal-bulegoetara azaldu behar da. Eskaera-orria bete (nahi izanez gero eskaera-orria zintzilik dago www.zizurkil.eu web-orrian, Udala Online atalean, inprimakiak gunean), eta ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria eta matrikula ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.