San Juan bezperako suak

Urtero bezala, aurten ere suak piztuko dira bai Zizurkil behean, bai Zizurkil goian ere.

Zizurkil behean, iluntzeko 20:00etan hasiko da festa. Herritarrak Joxe Arregi plazan bilduko dira, eta Elbarrenan zehar piztutako suak bisitatuko dituzte kalejiran. Dantzariek dantza-saio bat egingo dute bertan.

Ondoren, 22:30ak aldera, Elizaren atzealdean sua piztuko dute. Bukalai dantza-taldekoek San Juan Dantza dantzatuko dute suaren inguruan.

Jarraian, zizka-mizkak egongo dira plazan, eta horrekin amaituko da San Juan bezperako festa.

Zizurkil goian, berriz, 22:00etan piztuko dute sua Lartingo sailetan. Ondoren, txokolatada egongo da bertaratzen diren guztientzat, Sanmillan eskolako guraso elkarteak antolatuta.

Herritar guztiok gonbidatuta zaudete ekintza horietan parte hartzera. Ea udari behar bezalako ongietorria egiten diogun denon artean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.