Del Pueblo Zizurkilera dokumentalaren DVDa eskuragai

Aurtengo Maiatza Saltsan jaialdian beste jatorri batzuetatik Zizurkilera bizitzera etorritakoak omendu nahi izan dira, eta horregatik jarri zaio Erroz erro... herri bat! izena. Tartean, 60 eta 70eko hamarkadetan beste komunitate batzuetatik Zizurkilera etorritakoei eskaini zaie egun bat. Egun horretan, besteak beste, haiekin grabatutako Del pueblo Zizurkilera dokumentala eman da.

Dokumental hori denen eskura jartzea erabaki dugu, Zizurkilgo kultura-ondarearen parte baita, galtzea eta ahaztea komeni ez den historiaren zatia. Ikusi nahi izanez gero, bi aukera dituzu: Internet bidez ikustea, HEMEN sakatuta, edo DVDa eskuratzea, Aurrerako udal-bulegoetan eskatuta.

Dokumentalean parte hartu dutenei ale bana bidali zaie, oroigarri gisa izan dezaten. Beste behin ere, gure eskerrik beroenak dokumentalean parte hartu zutenei, beren bizipenen berri emateagatik eta gure lankidetza-deiari erantzuteagatik, bai eta Maiatza Saltsan antolatzen parte hartu duzuen guztioi ere, zuei esker inoiz baino oparoagoa izan baita hamaika txokotako kulturaz betetako festa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.