Gure Esku Dago ekimenaren harira, hainbat ohar

Gure Esku dago ekimenaren Zizurkilgo antolatzaileek ohartarazi dute iganderako autobusik ez dagoela. Dauden guztiak trenik ez duten herrientzat behar dituzte. Zizurkildik tren bereziak izango dira igandean.  Goizeko 10:00etarako herri bakoitzak bere lekuan, zizurkildarren kasuan, 58. kilometroan egon behar dute, Lazkao eta Beasain artean. Ondorioz, Gure Esku Dago ekimenetik deialdia egin diete bertara doazen herritar guztiei goizeko 09:11etako trena hartzeko, bertan elkartu eta taldean joateko kilometroraino. Tiketak aurrez hartzea komenigarria dela adierazi dute. Beste ohar bat: Jan Edana eramatea aholkatzen da.

Zizurkilgo Udal gobernuak babes osoa adierazi nahi dio Gure Esku Dago ekimenari eta beste zizurkildar ugarik bezala bertan parte hartuko dute ordezkariek.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.