Maiatza Saltsan inoiz baino parte hartzaileagoa

Arrakastatsua izan da 2014ko maiatza saltsan. Arrakastatsua, jendearen erantzunagatik. Baina Udalarentzat, hori baino garrantzitsuagoa izan da herritarren parte hartze zabala.

Erroz erro, herri bat lemapean,Zizurkilen bizi diren jatorri ezberdineko herritarrak elkartu eta kultura ezberdinak ezagutzeko helburuz egin da aurtengoa. Horren adierazle nagusi hiru ekitaldi izan dira: Maiatzaren 17an ospatu zen 60.hamarkadan etorritakoen festa, 24ko afrikarren jaia edota Zizurkil eta Kataluiniako Llado herrien arteko senidetze-hitzarmena sinatu zen maiatzaren 31eko eguna. Guztiak ere ekitaldi ezin jendetsuagoak eta festa giroan ospatu zirenak izan ziren.Horiei gehitu behar zaizkie haurrentzako emanaldiak, arabiar ipuinen kontaketa esaterako. Hamaika jatorri ezberdinetako herritarrek lan egin dute aurtengo egitaraua posible izan dadin: euren herriko jakiak prestatzen, kantuan zein dantzan, dokumentala egiten eta bertan parte hartzen… Udal gobernuaren izenean, eskerrik beroenak guztioi!

Aurtengo gaiari lotutakoez gain, urteroko ekitaldiek ere sendo jarraitzen dutela erakutsi dute: San Isidro Eguna, Neska txirrindularien sari nagusiaren amaiera, Biatloia… Ekitaldi hauek ere ezinezkoak lirateke herritarren parte hartze eta borondatezko laguntza gabe.

Hainbat ekitaldiren argazkiak HEMEN dituzue ikusgai. Datozen egunetan “Del pueblo Zizurkilera, etorkizun hobe baten bila” dokumentala zintzilikatuko dugu webgune honetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.