2014ko zizurkildar kirolari onenaren hautaketa

Herritarren eta kirolarien parte-hartzea areagotzeko asmoz, Kirol Batzordeak erabaki du hautaketa-prozesua aldatzea. Zizurkilgo kirolariei deialdia egin die argazkiak udal-bulegoetan aurkezteko, eta argazkia aurkezten dutenak izango dira euren artean 2014ko zizurkildar kirolari onena aukeratuko dutenak. Argazkiak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 30era bitartean.

Ondoren, argazki horiek guztiak ikusgai jarriko dira Elbarrenako jaietan, herritarrek gehien gustatzen zaiena aukeratu ahal izateko. 12 argazki bozkatuenekin osatuko da Zizurkilgo Udalaren 2015eko egutegia.

Ekimenari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue hemen beheko esku-orrian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.