Eskoletako haurrak bisitan Agenda 21en baitako proposamenekin

Zizurkilgo ikasleek (Otaño, San Millan eta Ikastolakoak) Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzten lanak aurkeztu dituzte gaur Udalean. Aurtengo ikasturtean lantzen ari diren gaia ENERGIA JASANGARRIA da. Ikasleez gain, irakasle, eskolako beste langile eta gurasoek ere hartu dute parte.

Burutu dituzten lanen artean, aurten proiektu berri bati ekin diote; Gabonetako apaingarri jasangarriak.

Helburua denon artean herriko eta inguruko energia kontsumoa jaitsi eta gutxiago kutsatzea da. Helburu horretara bidean, Zizurkilgo ikasleek ondorengo proposamenak egin dizkiote Udalari:

-Herriko argiteria egokitzea: kontsumo baxuko bonbilak jarri, argia beherantz zuzendu eta gauean ordu batetik aurrera farola batzuk itzaltzea.

-Eraikin publikoetan berogailua behar ez denean itzaltzea.

-Auto elektrikoen erabilera sustatu: erosi eta alokariuan jarri.

Udalak adierazi du zenbait ekimen (Kontsumo baxuko bonbilak jartzea besteak hondatu ahala edo berogailuen kontrola) abian direla jada eta gainontzeko proposamenak aztertzekotan geratu da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.