Ireki da aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara inguruko ekintza interesgarrietarako diru-laguntza eskatzeko deialdia

Irabazi-asmorik gabeko Zizurkilgo edozein pertsona fisiko zein erakunde edo elkarte pribatuk eska dezakete laguntza, urteko jardueretarako edo aldikako jardueretarako.

 

Eskaerak aurkezteko orria Udalaren Aurrerako bulegoetan eskura daiteke (Aurrera plaza, 3), eta, bete ondoren, edozein udal bulegotan aurkez daiteke.

 

Dokumentazio hau aurkeztu behar da eskaera-orriarekin batera:

  •         Norbanako modura edo eskatzen duen elkarte edo entitatearen ordezkaritzan eskaera aurkezten duen lagunaren nortasun agiriaren fotokopia
  •         Elkarte edo entitatearen eskrituraren fotokopia
  •         Beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribaturen aurrean egindako diru-laguntza eskaeren ziurtagiria (laguntzarik eskatu edo jaso ezean, egoera hori konstarazteko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da).
  •         Urteko programa edo jardueraren memoria esplikatiboa, edo jarduerarena, jarduera baterako eskatzen bada laguntza.
  •         Programa edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua
  •         Diru-laguntza eskaerak aztertu eta baloratzeko kontuan izango diren aspektu edo irizpideei buruzko memoria edo dokumentazioa.

 

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 23an amaituko da. Aldikako jardueren kasuan, berriz, ekintza egin baino hilabete lehenago eskatu beharko da laguntza.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.