Udalak autobusa antolatu du Herri Urratsera joateko

Zizurkilgo Udalak autobusa antolatu du maiatzaren 11n Senperera joan-etorria egiteko. 9:30ean aterako da Zizurkil Goiko plazatik, eta 9:40an  Elbarrenako errotondan geratuko da. Itzulerako ordua 19:30ak izango dira.

Izena emateko: Aurrerako udal bulegoetan, eta Egarri eta Iriarte tabernetan, maiatzaren 8ra bitartean.

Prezioa: 10 euro.

Animatu eta eman izena!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.