2014ko proiektuen berri eman die Udal gobernuak herritarrei

2014an egiten ari diren eta egingo diren inbertsioen berri eman die herritarrei Zizurkilgo Udal gobernuak. Atxulondo kultur etxean, lehengo jubilatuen lokalean egin zen batzarrean Udaleko diru kontuen azalpena egin zuen Nerea Lizarraga ogasun zinegotziak eta egitasmoen azalpena egin zuen Joxe Mari Luengo alkateak. Ondoren herritarrek galderak egin zituzten: Plazako hiritartzeaz, Zizurkil goian izango diren trafiko aldaketez edo futbol zelaiaren proiektuaz zehaztapenak eskatu zituzten. Datozen egunetan etxez etxe banatuko da 2014k aurrekontuen xehetasunak jasotzen dituen liburuxka, "kontuak garbi" lemapean. Webgunean, HEMEN ere kontsultatu daiteke.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.