Euskal Herritartasuna aldarrikatzeko deia, Aberri Egunaren atarian

Apirilaren 20an ospatuko den Aberri Eguna garai berezian dator. 2014. urtean herrien erabakitze eskubidea pil-pilean izango dugu Europan. Eskozian independiente izan nahi duten edo ez erabakiko dute, eta Kataluinian ere ariketa hori bultzatzen ari dira. Ezin ahaztu, Euskal Herritarrok ekainaren 8an daukagun hitzordua, Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko euskubidearen aldeko giza-katea.

Horren harira, herriz herri gure ikurren defentsa indartu behar dela sumatzen dugu. Zer ez garen baino, zer garen esateko garaia da. Une hau baliatu behar dugu. Zizurkilgo Udalak ere euskal ikurren defentsarekin bat egin du, ofizialki, hilak 11ko udalbatzan onartutako mozio bidez. Udaletik, herritarrei dei egiten diegu euskal ikurrak balkoietan jartzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.