Txutxi Ariznabarretaren hitzaldia Zizurkilen

"Eskozia, erabakitze eskubidetik independentziara" lemapean, hitzaldia eskainiko du Txutxi Ariznabarretak Atxulondo kultur etxean. Independentistak sareko bozeramaileak gertutik aztertu du Eskoziko kasua eta horren inguruko xehetasunak emango ditu Zizurkilen. Gaur, apirilaren 3an da zita, iluntzeko 19:00etan. Erabakitze eskubidearen aldeko lanean ari diren herriko talde batek antolatu du hitzaldia.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.