Elikagai bankuak 130 zizurkildarri lagundu die

Zizurkilek egin du jada elikagai premian dauden herritarren artean lehenengo banaketa. Udalak eskerrak eman nahi dizkie martxoaren 8an elikagai sortak egiten aritu ziren 25 bolondresei.  Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak balorazio positiboa egin du: “Oso gustura gaude lanerako bolondresak eskatu eta jaso genuen erantzunarekin. Segituan bete ziren lan-txandak”, adierazi du.  Baina herritarrek erakutsitako elkartasuna ez ezik, elikagai horiek jaso dituzten zizurkildarren esker onak bete ditu Lizarraga eta Udaleko ongizate zerbitzuko gizarte langileak. “Eman zaiena ez da gauza handia, baina izugarri eskertu dute”, gaineratu du. Guztira 60 familia izan dira elikagaiak jaso dituztenak, 130 pertsona inguru. Lehen banaketa izan da oraingoa, 2014an zehar beste hiru banaketa izango direla aurrikusten da.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.