Zizurkilgo puntu beltzak azalduz mural margoketa igandean

Medeak elkarteak eta Zizurkilgo neska talde batek Zizurkilgo puntu beltzei buruzko mural bat margotuko dute martxoaren 16an, eguerdiko 12:00etan, Egarri tabernaren aurrealdean Udalak jarri duen panel batean.

Ekintza ikusgarria izango da, aurretik ez baita inoiz halako ezer egin Zizurkilen, are gutxiago herritarrek beraiek margotzen parte hartuz. Helburua da ahalik eta jende gehien elkartzea, adin guztietakoak, eta denen irudimenaren bidez, mural eder bat osatzea. Toki paregabean geratuko da, gainera, herriaren erdi-erdian, paso handiko tokian, edonork ikusteko moduan. Udaletik herritar guztiei egiten diegu dei ekintza horretan parte hartzeko, baina bereziki gazteei. Aurrerantzean seguruago ibili ahal izateko, denok eskuetan brotxak hartuz, kolorez jantziko ditugu gaur egun puntu beltz direnak.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.