Zizurkilgo Elikagai Bankuak bete du bolondresen zerrenda

Zizurkildarren erantzuna nabarmentzekoa izan da eta egun gutxitan bete da elikagai bankuak funtzionatu dezan beharrezkoa den bolondresen zerrenda. Aurrez aipatu moduan, Herrian zeuden beharreri erantzun nahian. Zizurkilgo Udalak bat egin du Europar Batzordeko programa batekin eta honenbestez, elikagai bankua abian jarriko du. 4 hilabetez behin, herrian beharrean dauden familiei janari sorta handiak banatuko zaizkie. Gaur egun, beharrean diren herriko 72 familiek eman dute izena elikagai horiek hartzeko.

Janari sortak antolatzeko behar da bolondresen laguntza. "Oso pozik gaude erantzunarekin. Zerrendak jada osatu ditugu. 30 zizurkildar animatu dira larunbatean janari sortak osatzera", aipatu digu Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak. "Larunbatekoa lehen aldia da, aurten bertan beste bi alditan beharko da laguntza hori beraz izena emateko gogoz geratu denaren laguntza eskertuko dugu hurrengo aldietan", nabarmendu du Lizarragak.  Behin sortak osatuta, hurrengo astean zehar gizarte zerbitzuetako arduradunek banatuko dizkiete janariak beharrean dauden familiei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.