EBEL-en ekitaldia Zizurkilen martxoaren 8an

Martxoaren 8an Zizurkilgo emakume ugari Bilbora joango dira egun osoko irteeran Udaleko parekidetasun sailak antolatuta. Ez da izango ordea, Zizurkilen emakumeei lotuta egingo den ekitaldi bakarra. Iluntzeko 19:30etan kontzentrazioa egingo da Elbarrenan Udalak deituta, eta aurrez, goizean, EBEL-ek elkartekideak bilduko ditu Zizurkilen. EBEL eta Zizurkilgo Udalak elkarrekin jarritako "Baserriko Argia", emakume baserritarren omenezeko eskulturan ekitaldia egingo dute eguerdiko 12:00etan. "Bertan urteroko Baserriko Argia saria banatuko zaio emakume baserritar bati. Aurten baserria erre zitzaion Urrestilako elkatekide bat izango da saritua. Ondoren dokumental emanaldia izango da Iriarte kultur Etxean eta amaitzeko bazkaria Plaza Etxeberri jatetxean", azaldu dute EBEL-etik. Elkartekideak elkartzeko aitzakia izan arren, interesa duen edonor gonbidatua dago.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.