Aitziber Ibarbiarentzat 2014ko txapela

Zizurkilgo festa batzordeak Aitziber Ibarbia aukeratu du 2014ko Txapel Eguneko txapeldun. Urtero bezala, martxoko bigarren larunbatean ospatuko da txapel eguna, aurten martxoaren 8an egokitu da. XXI. Txapel Eguna da aurtengoa eta aldaketekin dator. "Orain artean, sorreratik, pertsona baten ibilbide luze bat saritu izan da, herri giroan ibili izan diren gizon emakumeen ibilbidea Oro har, herritar helduak izan dira saridunak, herri giroan pertsona maitagarriak baina ikusten genuen amaitzen ari den herritar mota bat dela, eta era gero eta zailago zitzaigun horrelako saridunak aurkitzea", azaldu dute batzordetik. "Iaz jada XX. urteurrenarekin erabaki genuen bide bat hor amaitzen zela. Horregatik duela 20 urte Txapela Eguna sortu zutenei txapela ematea erabaki genuen", gehitu dute. Honenbestez, "aurrerantzean txapela ez zaie emango orain arte bezala ibilbide oso baten sari bezala, une jakin batean arrazoi edo aitzakia bat medio pertsona bat saritu nahi delako baizik, gaztea edo heldua izan. Nolabait esateko, Pisua kendu nahi izan diogu txapelari, zehaztu dute.

Aitziber Ibarbia, aho batez

Filosofia aldakera hori egiteko Aitziber Ibarbia pertsona egokia iruditu zitzaigun. "Kirol mailan goren gorenean dago mendi lasterketen munduan, baina ibilbide batere egina du, zortzi milako bat igo zuen 2006an eta urteak daramatza herrian atletismoa erakusten. Aurten gainera bi talde daramatza, gaztetxoenaz gain, emakumeen talde batekin arrakastaz handiz egiten ari den ikastaroaren gidari baita. Zer hobe martxoaren zortziarekin bat egiten duen txapela egunean txapeldun izendatzeko" zehaztu dute. Ohi bezala afarian jarriko zaio txapela.

Hau izango da XXI. Txapel Egunaren egitaraua:

16:00etan Txapeldunen Mus lehiaketa zentroan

18:00etan Bukalai dantza taldearen emanaldia P.M. Otaño plazan

19:00etan bertso poteoa Unai Mendizabal eta Haritz Mujikarekin

20:00etan Txapela jaurtiketa lehiaketa.

Irabazleak sari berezia izango du

21:00 etan txapeldunen afaria zentroan.

-Arrain zopa

-Oilasko errea piperrekin

-Mamia

-Kafea eta kopa.

22€

Txartelak salgai zentroan eta Iriarten martxoaren 6ra arte.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.