Pedrina Riveraren hitzaldia Atxulondon

Martxoaren 8aren harira, hainbat ekimen antolatu ditu aurten Zizurkilgo Udalak. Martxan dauden edo epe motzean jarriko diren ikastaroak, Billbora irteera edo bihar Zizurkilen izango den Pedrina Riveraren hitzaldia. Rivera El Salvadorko Suchitoto hiriko alkatea da eta Euskal Herrian da kongresu batean parte hartzera etorrita. Bidaia horren baitan baiezkoa eman dio hitzaldia emateko Zizurkilgo Udalak egindako eskaintzari. El Salvadorren emakumeak bizi duen egoeraz hitz egingo du Riverak eta bereziki "Colectiva feminista" deitua egiten ari den lanaz. Hitzaldia iluntzeko 19:30etan izango da Atxulondo kultur etxean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.