Zizurkilgo Udalak dei egiten du osasun publikoaren aldeko manifestaziora

Datorren larunbatean, hilak 15, Tolosaldeko herri guztietako alkateek manifestazioa deitu dute, "Osasun eskubidea. Publikoa eta kalitatezkoa" lemapean. Deitzaileek gogoratzen dute Euskadin, tolosaldea dela ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra. Tolosaldeko herritarrok ospitale pibatu batera joan beharra izaten dugu, espezialitate ugari bertara bideratu dituztelarik. "Garbi dugu herritarron osasunak ezin duela negozio izan eta kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko erarik onenak kudeaketa publikoa dela" nabarmentzen du alkateek adostutako idatziak. Manifestazioa, larunbatean, eguerdiko 12etan irtengo da Tolosako Triangulo plazatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.